EHBildu

Etxebizitza jardunaldia EUSKAL HERRIAN POSIBLE EGIN


Etxebizitza jardunaldia: Izen-ematea

Eguna: Maiatzak 16 larunbata

Ordutegia: 9:30-13:00

Lekua: Tabakalera. Donostia

 

Etxebizitzaren prezioen etengabeko igoerak geroz eta zailago egin du bizitokia eskuratzea; egoera honek larrialdi izaera hartu du, eta ez da tokian tokikoa soilik, mendebaldeko herrialde askotan hedatzen ari den joera baizik. Gainera, etxebizitzaren arazoak ondorio sozial eta ekonomiko ugari eragiten ditu.

 

Etxebizitzaren arazoa nazio mailako erronka bihurtu da. Konponbidea posible da, baina horretarako ezinbestekoa dugu eraldaketa sakon bat, etxebizitza eskubidea unibertsal bihurtzea helburu duena. EH Bilduk egoera eraldatzea ekar dezakeen proposamena ondu du azken hilabeteetan, eta jardunaldi hauetan egingo du horren aurkezpena.

 

Hori guztia aurkeztu asmo dugun jardunaldi hauetara gonbidatu nahi zaitugu. Parte hartzeko eta zure lekua gordetzeko, mesedez, bete ezazu beheko formularioa.

 

Eman izena

Eman izena

Etxebizitza jardunaldia EUSKAL HERRIAN POSIBLE EGIN

Izena emateko epea: api. 30 - mai. 17

Egunak: Maiatzak 16 larunbata

Ordutegia: 9:30-13:00

Lekua: Tabakalera. Donostia

Hizkuntzak: Euskaraz eta gazteleraz

Oharrak:

9:30 Akreditazioa

10:00 – 10:45 Etxebizitza: huts egin duen merkatua.

- Javier Gil (CSICeko ikerkaria, “Generación Inquilina” liburuaren egilea. GECU taldea edota Madrilgo Maizterren sindikatua bezalako taldeetan aktibista)

- Nerea Kortajarena (EH Bilduko Programa idazkaria)

 

10:45 – 11:15 Euskal Herrian posible da

- Pello Otxandiano (EH Bilduren bozeramalea Eusko Legerbiltzarrean)

 

11:15 – 12:30 Mahai-ingurua: Etxebizitza larrialdiari erantzuteko bultzada publikoa

- Nacho Alvarez (Ekonomia Aplikatuko irakasle titularra Madrilgo Unibertsitate Autonomoan eta Espainiako Gobernuko Gizarte Eskubideen estatu-idazkari ohia)

- Javier Madrazo (Etxebizitza eta Gizarte gaietarako sailburua 2001-2009 artean)

- Aizpea Otaegi (Errenteriako alkatea)

 

12:30 Luntxa

Datu basean erregistratu zaude jada beraz ez dizkizugu zure datu pertsonalak berriz eskatuko. Lege oharrak eta pribatasun politika onartu besterik ez duzu egin behar.
Arazoak daude izen ematea burutzeko, mesedez arduradunarekin harremanetan jarri
Ezin da honako ekimenetan izena eman ez dagoelako aldez aurretik erregistratuta: