Behin betiko Ponentzia eta Kongresuko araudia egokitua eskura

Zuzenketen bozketaren ondorioz 45 izan dira hobetutako paragrafoak edo gehitutakoak. Eta horietaz gain, bozketara eraman ez baina onartutako 47 zuzenketa teknikoak jasotzen ditu behin betiko ponentziak. Emaitza eskura dugu beraz. Eta horrekin batera, ponentziak hala jasota, kongresuaren araudiaren egokitzapena dakar, zehazki zuzendaritzaren hautaketari dagokionez. 

Abenduaren 21ean bukatu zen zuzenketen bozketaren epea eta emaitzak jasota behin betiko ponentziaren idazkerari ekin genion. Horri esker 30 hobekuntza edo gehikuntza ildo politikoan eta 15 antolaketako atalean barneratu dira. Eta 47 zuzenketa tekniko onartu ziren zuzenean.

Guztion artean iparra adostu eta findu dugu. Aurrera ateratako ponentziak zuzendaritzaren hautaketaren inguruan moldaketa batzuk eskatzen zituen Kongresuaren araudian. Horregatik gaur araudia egokitua ere publikatzen dugu.

Eta hori, hain zuzen ere, bada zabalduko zaigun fasea, zuzendaritzaren hautaketa. Egutegian eta araudian datak eta prozedurak zehaztuak dauden arren, hurrengo fasearen data esanguratsuak hauek izango dira:

   • Urtarrilaren 19an, Hegoaldeko eta Herrialdeko Mahai Politikoen eskutik proposatutako zuzendaritzaren hautagaitzaren, Kontrol eta Berme Batzordearen eta Kontu Batzordearen aurkezpena. Baita Estatutu berrien publikazioa.
     
   • Urtarrilaren 20tik 26ra, hautagaitza alternatiboak aurkezteko epea
     
   • Otsailaren 5ean, behin betiko hautagaitzen publikazioa
     
   • Otsailaren 6tik 8ra Zuzendaritzaren, Kontrol eta Berme Batzordearen, Kontu Batozordearen eta Estatutuen bozketa
     
   • Otsailaren 8an Kongresu Eguna

Badugu urrats inportanteak aurrean. Otsailaren 8an Iruñean izango gaituzue. Eta han topatu nahi zaituztegu. Gure komunitatea, gure ideien indarra eta zerbait handia eraikitzen ari garen ziurtasuna sentituko duzuen eguna izango da. Elkarrekin, esperientzia bat partekatuko dugu, hemen zergatik gauden eta nora joan nahi dugun gogorarazteko. Eta nola ez, indar-berriz jauzi politiko berri bat emateko. Zuekin. 

 

Behin betiko ponentzia
Araudia