_

Locals take the lead


Ongi etorri Euskal Herria Bilduk, Herrien eta Planetaren aldeko Europako Ezkerreko Aliantzak (ELA) eta Europako Aliantza Askeak (EFA) antolatutako Europako Udal Hautetsi Aurrerakoien Elkargunera.

 

Elkargunea urriaren 23an eta 24an egingo da Iruñean, Euskal Herrian. Europako hainbat lekutatik etorritako tokiko gobernantzari buruz ikasteko eta esperientziak partekatzeko aukera izango dugu. Poz handiz hartuko zaitugu gure artean.

 

Urriaren 23an, ostirala, jardunaldiak irekiak izango dira eta hauxe izango da egitaraua:

 

16:30 - Irekiera plenarioa

17:00 - Panel espezifikoak:

1.   Estaturik gabeko nazioetan identitate nazionala nola indartu udalerrietatik.

2.   Migrazioa eta aniztasuna Europan.

3.   Europako udalerrietan komunitate seguruak nola eraiki.

18:30 - Panel orokorra

Gobernantza aurrerakoia: Ezkerrak nola eraikitzen dituen koalizioak eta nola kudeatzen duen boterea tokiko eta eskualde mailan.

 

Parte hartu nahi baduzue, izena ematera animatzen zaituztegu! Europako hainbat txokotako esperientziak ezagutzeko, ideiak partekatzeko eta elkarrekin hausnartzeko aukera paregabea izango da.

 

Poz handia izango da zuek bertan ikustea!

 

 

Erregistratu

Erregistratu

Europako Udal Hautetsi aurrerakoien elkargunea

Izena emateko epea: urr. 5 - urr. 24

Datu basean erregistratu zaude jada beraz ez dizkizugu zure datu pertsonalak berriz eskatuko. Lege oharrak eta pribatasun politika onartu besterik ez duzu egin behar.
Arazoak daude izen ematea burutzeko, mesedez arduradunarekin harremanetan jarri
Ezin da honako ekimenetan izena eman ez dagoelako aldez aurretik erregistratuta: