_

Ziklo munizipalista berria marrazteko foroak


Burlatan egin genuen IV. Konferentzia Munizipalistan, hurrengo ziklo munizipalistarako erronka eta lan-ildoak aurkeztu genituen. Bide horretan, hurrengo egunetan foro batzuk egingo ditugu ziklo berriaren gidari izango den "Iparrorratza" dokumentua osatzeko.

 

Dokumentu horretan, ildo bakoitzeko eraldaketa-markoa eta neurrien zerrenda adostu eta osatuko ditugu. Foro hauetan lantzeko, oraindik gutxien garatuta dauden ildoak aukeratu ditugu, nahiz eta horrek ez duen esan nahi lehentasunezkoak direnik.

 

Saio bakoitza 25-30 kidez osatuko da, eta herrietan gai horietan arituak edo adituak direnekin osatu nahi ditugu taldeak.

 

Hona hemen egutegia:

  • Maiatzak 22: Komunitate zaintzaileak

  • Maiatzak 22: Garapen lokala

  • Ekainak 5: Babes soziala

  • Ekainak 5: Euskara eta kultura

  • Ekainak 19: Harrera eta migrazioa

     

Saioak goizeko 10:00etatik 13:00etara izango dira, Igarako egoitzan.

 

Eman izena!

Eman izena

Eman izena

Harrera eta migrazioa

Izena emateko epea: mai. 14 - eka. 19

Egunak: Ekainak 19

Ordutegia: 10:00 - 13:00

Lekua: Igarako egoitza, Donostia

Hizkuntzak: Euskaraz

Datu basean erregistratu zaude jada beraz ez dizkizugu zure datu pertsonalak berriz eskatuko. Lege oharrak eta pribatasun politika onartu besterik ez duzu egin behar.
Arazoak daude izen ematea burutzeko, mesedez arduradunarekin harremanetan jarri
Ezin da honako ekimenetan izena eman ez dagoelako aldez aurretik erregistratuta: