Locals take the lead
Ongi etorri Euskal Herria Bilduk, Herrien eta Planetaren aldeko Europako Ezkerreko Aliantzak (ELA) eta Europako Aliantza Askeak (EFA) antolatutako Europako Udal Hautetsi Aurrerakoien Elkargunera.
Elkargunea urriaren 23an eta 24an egingo da Iruñean, Euskal Herrian. Europako hainbat lekutatik etorritako tokiko gobernantzari buruz ikasteko eta esperientziak partekatzeko aukera izango dugu. Poz handiz hartuko zaitugu gure artean.
Urriaren 23an, ostirala, jardunaldiak irekiak izango dira eta hauxe izango da egitaraua:
16:30 - Irekiera plenarioa
17:00 - Panel espezifikoak:
1. Estaturik gabeko nazioetan identitate nazionala nola indartu udalerrietatik.
2. Migrazioa eta aniztasuna Europan.
3. Europako udalerrietan komunitate seguruak nola eraiki.
18:30 - Panel orokorra
Gobernantza aurrerakoia: Ezkerrak nola eraikitzen dituen koalizioak eta nola kudeatzen duen boterea tokiko eta eskualde mailan.
Parte hartu nahi baduzue, izena ematera animatzen zaituztegu! Europako hainbat txokotako esperientziak ezagutzeko, ideiak partekatzeko eta elkarrekin hausnartzeko aukera paregabea izango da.
Poz handia izango da zuek bertan ikustea!